Tomas Epalza Olarte Jaunak 1750, urtean udal Etxea egiteko lurrak esquíen sitúen; armarria, Andrés Monasterio Cueto bilbotarrak, 1752 urtean landurik.

Armarria:

 Zidarrezko zelaian, zugaitz orlegia, kurutze gorria (lau-burua) eta otso baltz lodiak zugaitz gerrian.

Apaingarriak:.

 Ibarreko burruka ta jakintza mailako eginkizunik garrantzitsuenak adierazten ditu. Amandrea (Ama-lur; Karmen), zortzi loraz egiñiko koroi batekin eta agotik lokarri batzuk dindilizka. Albo bietan Merinaldeko turuta jotzaileak, armarriaren atzekaldetik pika ta ikurrak (Calatrava ta San Andres-ko kurutzeekin), arkabutak, arku ta fletzak. Barrenean, tambolin eta atabalaren gainean otso bi. Oinean ospearen trompetadun aurpegia.