Historia
Orozkoko haran eta mendietan Historiaurretik dagoeneko bizitza agertzen
da, data honetako monumentu megalitikoak kontserbatzen dira, hau da: dolmenak
eta tumuluak. Asentamentuak koba zuloetan zein kanpoaldean egiten ziren (Eneolitiko-Brontze
Aroa), eta euretatik hezur, keramika eta silex-aren errestoak atera ditugu.
Oraintsugoko
historiara jota Orozko lau elizatek osatzen eben: Orozkoko San Juan, Murueta,
Albizu-Elexaga eta Olarte, Urigoiti eta Zaloako elizarteak. Denbora hartan,
1180an, konkretuki, Alberca Sánchez de Orozko, Orozkoko Andrea, Aiara-Ayalako
Jaunagaz ezkondu zan, etxe honetara jaurerria pasatuz. Aiara-Ayalakoen azken
ondorengoa Juan Sánchez "el negro" 1322an hil zan eta data honetan
Castillako Alfonso XI. erregearen gogokoa zan Leonor de Guzmanek jaurerria erosi
eban. Denbora gitxi barru, 1349an, Aiara-Ayalako kortesanuen kide zan Fernán
Perézek Abendañokoen laguntzagaz jaurerria barriro erosi eban.
Aiara-Ayalako
jaunak Bizkaiko Foruaren arabera legeak aplikatzen
ebezan, tarea
honetan "Fieles Regidores" izenekoak parte hartuz, alkatearen
antzekoak izaten ziren, alderdi bakoitzeko bizilagunak izendatuak. 1394an,
Orozko Bizkaiko Hermandadean sartu zan eta ondorioz "Fieles Regidoresn
izenekoak Hermandadeko Alkateak izatera pasatu ziren, demokratikoki hautatuak
ere. Alkate hauen eta Aiara-Ayalako sendiaren mariskalaren artean agertzen ziren
gatazka jurisdikzionalei aurre egiteko asmoaz, 1464.urtean Larrazabaleko
Batzordeagaz hitzarmen bat sinatu zan, Bizkaiko Korregidoreari arbitrari
funtzioa emonez.
1520.urtean Aiara-Ayalako Pedro jaunak Komuneroakaz batera Carlos v.
Enperadorearen aurkako borrokan parte hartu eban. Erregeak leinu guztiei
kondearen esanetara jartzeko agindu eutsien; hiru urte igaro ondoren, erregeak
berberak bere ondasunak, Sancho Díaz de Leguizamon, Valladoliden bizi zan
bilbotarrari saldu eutsezan. Kondea hil zanean, Carlos V. Enperadoreak Aiara-Ayalako
jaunei jaurerria itzultzeko asmoa euki eban. Orozkoko Herria ez egoan ados eta
hamar urteko iraupeneko auzi bat tartejarri eban; denbora horren bitartean,
Gaztelzen agindupean egon zan. Auzia irabazi ondoren. eta 1785etik aurrera
Orozkoko bailara Bizkaiko Jaurerrira bildu zan. Merinalde legez. Jauregi ondoan
gaur egun desagerturik dagoan Torre- Etxea eta Orozkoko burdinola kokatzen zan
Larrazaleko landan batzen ziren.
Gaur egun Udalerri bat da
eta bere Udaletxea, Zubiaurren kokaturik dago (Hirigunea eta auzorik
garrantzitsuena).
Geografia
Lurralde Historikoa: Bizkaia Eskualdea: Arratia-Nerbioi
Epai-Barrutia: Bilbao Kokapen geografikoa:
43° 06' 10" N eta 0° 48'
12" E Azalera: 102,42 Km'.
Geografia: Nerbioi Ibaiaren Haranean dago; Bere mugak Altube ibaiaren
erdialdeagaz eta Altube Haranagaz aurkitzen dira. Hegoaldetik: Gorbeiko
mendigunea (1.475 mts.), Iparraldetik, Gorostolako tontorra agertzen da (834 mts.)
eta Mendebaldetik, Itxinako kareharrizko mendigunea (1.302 mts.).
Hidrografia: Udalerri hau bi haran garrantzitsu batzuekin osatzen da:
1.- Altube Ibaiarena, Nerbioiaren ibaiadarra, Hegoaldetik hurrengoen urak
hartzen
ditu: Arbaitza-Antsoleta, Orrotegi, Arnauri, Olabarri.Aztoaga, Anguru,
Azkango, Astepe, Bataran, Kakoerreka, Zabala, Arrola eta Aranguti.
2.- Arnauri Ibaiarena, Ekialdetik hurrengoen urak hartzen ditu: Aldabide,
Ipergorta, Aldarrieta, Arisketa, Gallartu. Larrondo eta Beraza. Aurrerago,
Kantarranan Altubegaz lotzen da.
Mugak. Iparraldetik: Arakaldo, Arrankudiaga. Artea-Castillo Elexabeiti eta
Zeberio. Hegoaldetik: Zuia-Zuya. Ekialdetik: Areatza-Villaro eta Zeanuri.
Mendebaldetik: Aiara-Ayala, Amurrio eta Laudio-LIodio.
Biztanleria. Orozkok kantabriko alderdian bezala sakabanaturiko sistema baten
parte hartu arren, bere biztanleria honako auzune hauetan batzen da: Zubiaur,
Ibarra, Jauregi, Zaloa, Urigoiti, Murueta, Gallartu eta abar. Biztanleen
zenbakia hazkorra izan zan, XVI. mendearen azkenean agertu ziren izurriterarte,
bi mende aurretik artzainketatik metalgintza industrira pasatuz gero. Berriz ere
XVIII. mendean biztanleria hazten da. baina hazkuntza hau laster gelditu zan
baztanga epidemia agertu zala ta. Epidemia honen eraginak haudiak izan zirenez,
ume asko hil, burdinolak itxi eta horrez gainera, Nerbioi-Ibaizabaleko arroaren
garapenak gazteriaren emigrazioa probokatu eban; guzti horregatik, biztanleria
3.000 bizilagunetik 2.000 bizilagunera pasatu zan -biribilduz-.
Egitura Ekonomikoa. Oinarrizko sektorea nagusi da baso garrantzitsu batzuekin.
Ardi eta betabereentzat larreak eta terreno aldapatsuak dagoanez, dagozan lur
landuetan artoa eta patatea ereiten da. Industrian, kareharrizko harrobiak,
aroztegiak eta hesteki eta okela elabo- ratzen daben fabrikak. Zerbitzuetan
nekazalturismoak gero eta indar gehiago hartzen doa.
|
Urte |
Biztanleak |
|
1.900 |
3.005 |
|
1.925 |
2.840 |
|
1.950 |
2.798 |
|
1.975 |
2.279 |
|
2.000 |
2.050 |