Olarteko San Bartolomé.

 Barneluzego bakarrekoa da; gero. hiru kanpai daukan kan pantorre, sakristia eta elizpeaz osaturik izan zana. Bere ate nagusian, arku ojibaleko dobelen gainean "cistenciense" trantsizioko erliebe romaniko bat agertzen da. Gaur egungo bere itxura, bere mendebaldeko sarrera ikusgarria barne dala, XVI. mendearen hasierakoa da. 1940ean kanpantorrean erloju bat kokatu jakon. Barrualdean, presbiterioko tertzeleteak kontserbatu dira. Eliza honi buruzko agiriak 1385ean kokatzen dabe bere eraikuntza.