Muruetako San Pedro

  Barneluzego bakarrekoa, elizbular (ábside) zokotsu bat dauka. Bi fatxada puntu erdikoak dira, bata hegoalderantza dagoana, lobulatuta dago eta barroko estiloko Pedro Deunaren egurrezko irudi bat daroa. Bi leiho gotiko estilokoak dira, hiru kanpai daukan kanpantorrea, sakristia eta 1604.urteko elizpea. Gaur egungo bere itxurarik gehiena XVI. mendekoa da. Barrualdean, Errosarioko eta Pablo Deunaren barroko estiloko bi aldare eta zilarrezko gurutze bat kontserbatzen dira.