Urigoitiko San Lorentzo

Eliza hau barneluzego bakarrekoa zan baina XVIII. mendean berriztatu zanean zenbait elementu neoklasiko gehitu jakozan: hiru kanpaiko kanpantorre, sakristia eta elizpea. Atzealdean XIII. mendeko puntu erdiko leiho bat kontserbatzen da. Eliza honi buruzko agiriak 1385ean kokatzen dabe eraikuntza baina bere kokapenagatik, haraneko aintzinagoko biztanleekin erlazionaturik agertzen da.