Beheko solairua

    Hau da bisitaldiaren abiapuntua. Sarrera ondoan, informazio-gunea dago, eta alboan, bitrina bat, bailarako produktu eta argitalpenak eraKusten dituena. Areto honetan, Orozko bailarako aurkezpen orokor bat egiten da. Hasteko, garai antzinakoenetan zehar ibilalditxo bat egiten du, eta garai hartako hainbat alderdiren berri ematen da: orduko pertsona ospetsu eta garrantzitsuenak, foruak, eskumenak eta elizateen ezarpena. Bailararen ezaugarri diren eraikuntzei buruzko argibideak ere ematen zaizkigu: e!iza eta baselizak, oih-etxeak, jauretxe eta dorretxeak, baserriak, burdinolak eta errotak. Taula eramangarri batzuetan hainbat ibilaldi proposatzen dira, bai bailaran zehar, bai mendian zehar egiteko ere. Maketa interaktibo batek bailararen ikuspegi geografikoa erakusten du.