Lehenengo Solairua

      Areto hau bailarako bizimodu tradizionalari dago eskainia. Bertan, gai hauei buruzkoak erakusten dira: kokapen geografikoa, gizarte-antolaketa, erlijiotasuna, baita bertako jendearen blzimoduaren parte izan diren hainbat gai ere. Aipagarria da bailara eta inguruko eremuak lotzen zituzten komunikazio- bideei buruzko atala. Halaber, azpimarragarria da ibaiak energia-iturri modura izan duen garrantzia eta Orozkoko hainbat jardunetan izan duen erabilera, hala nola, burdinoletan, errotetan eta zentra hidroelektrikoetan. Era berean, bailaran garrantzi handiena izan duten lanbide eta jarduerak gogoratzen zaizkigu: elikadura, nekazaritzarekin lotura duten lanak eta eskurangiritzako lanak.