BIGARREN SOlAIRUA

    Gizakia eta Gorbeiako lur garaiak dira solairu honetako gai nagusia. Hiru dira protagonistak: artzainak, egurgileak eta ikazkinak. Bertan, lanbide bakoitzaren berezitasunak erakusten dira: elikadura, habitata (txabolak) eta beste eraikuntza berezi batzuk. Era berean, bere tartea eskaintzen zaio Orozkon artzaintzak eta abeltzaintzak, eta jarduera horietatik eratorritako produktuek -gaztak eta artileak besteak beste- izan duten paper garran- tzitsuari ere, baita bertako landaretza eta faunaren aberastasunari ere. Hain zuzen ere, Gorbeian azaldutako hartz baten hondakinak ikus daitezke bertan. Bitxitasun modura, arbasoen sinesmenen eta kondairen mundua, eta bere izaki mitologikoak aipatuko ditugu, garai bateko oroimen gisa.