ZER AURKI DEZAKET
    

     Museoko mezu guztiak paneletan jasotzen dira, testu eta argazkien bidez. Museo honetan gauza anitz aurki ditzakegu: hainbat maketa-interaktiboak batzuk-, burdinola, errota eta ikaztegietako lana nolakoa zen erakusten dizkigutenak; hainbat maniki, Orozkoko biztanleak nolakoak ziren eta lanerako nola janzten ziren erakusten digutenak; Gorbeiako txakur leial baten alboan patxadan bazkatzen ari den ardi latxa jezteko aukera; bonbilla bat biradera bati eraginez pizteko aukera, uraren energiak egiten duen bezala; parkean zehar ibiltzen ziren hartzen hezurdura ikustekoa; eta antzinako "txabola" bat ezagutu edo bidearen erdian dagoen aspaldiko mugarri batekin topo egitekoa. Horri guztiari esker, Museo hau parte hartzeko lekua da, ikusmira etengabe pizten duen lekua. Gainera, beira-arasetan, antzinako agiriak ikus ditzakegu, baita ogia nola egiten zen, janzkiak nola egiten ziren eta abar ere. Azkenik, badira ikus-entzunezko hainbat informazio-gune ere, eta haien bidez, bailarako kondaira zahar batzuk ezagutu ahal izango ditugu, irudi eder eta musika atseginez lagunduta kontatuko dizkigutenak.