Zubiaurreko plazatik (1) irtengo gara eta Altube ibaiaren gaineko zubia gurutzatuko dugu. Autobus geltokiaren albotik igaro ondoren, Bilborako errepidea hartuko dugu.

    Plazatxo baten eta Atxulaur tabernaren ondoan, errepidetik irten eta ezkerretara joko dugu, Andra Maria auzorantz. Bertan izen bera duen baselizaren albotik igaroko gara (2) (0,6 Km) (10'). Errepidetik jarraituko dugu, harik eta saihesbideraino iritsi arte. Bertan eskuine tara jo eta Presatxu bidegurutzera helduko gara. Birborantz jarraituko dugu errepidetik.

    Torlanda dorrearen eta Burdinolaren aurretik igaro ondoren (3) (1 Km) (15'), lehen bidegurutzean eskuinetara joko dugu, Okeluri eta Anguru. auzoetarantz. Zubia zeharkatu eta Okeluri auzora iritsitakoan (4) (1,7 Km) (25'), lurrezko bidea hartuko dugu, eta ezkerre tara jota, Untzuetarantz abiatuko gara.

   4 Km. ibili ondoren, mendibide nagusitik irten gabe, mendiskatik hurbil dagoen bihurgune batera iritsiko gara. Bihurgune hau uhaska duen iturri baten gainean dago, eta bertan mendibideak beherantz jotzen du. Gu ezkerretik igoko gara, harik eta muinora iritsi arte (5) (6 Km) (2 ordu 10'), Untzueta (gure ezkerretara) eta Arrugaetaren artetik. Gero bertara abiatuko gara eskuinaldetik.

    Mendibidea amaitzen denean, bidezidor batetik jarraituko dugu, norabide beretik, harik eta mendiskaren goiko aldera berriro iritsi arte. Bertatik pagadi batera helduko gara (6) (7,5 Km) (2 ordu 30'): Pagadi hori zeharkatuko dugu oso zehaztuta ez dagoen bidezidor batetik. Aldapa txiki bezain gogor batetik igo ondoren, eukalituen eta hesiaren alboan, eskuinetara joko dugu (hesiaren amaieran) pinudia zeharkatzeko. Bertan ezkerretara dagoen mendibideahartuko dugu. Mendibide hau amaitutakoan, eskuinetara dagoen bidezidorretik igo eta Arrugaetaren tontorrera iritsiko gara (7) (6,5 Km) (2 ordu 50'). Txabolaren eskuineko aldetik igaroko gara, eta bidezidorretik jarraituta, mendiskaren eskuineko aldetik jaitsiko gara. Gero, mendiska hau zeharkatuko dugu harrizko bidezidor batetik, eta mendiaren beste hegalera irtengo gara. Bertan, sigisaga baten ostean, pagadi batera jaitsiko gara.

    Pagadiaren atzean, ezkerretara dagoen mendi-bidetik joko dugu. Mendibide honetatik irten gabe, Arrugaeta auzora iritsiko gara (8) (10,5 Km) (3 ordu 20'). Errepidetik jaitsiko gara, baina lehen bihur- gunean, eskuinetara dagoen gurdibidetik joko dugu. Gero, bide ho- netatik irten eta ezkerretara dagoen beste bide batetik joko dugu. Asfaltatutako mendi-bidea igaro ondoren, eskuinetara joko dugu Azkarai auzora iristeko (9) (11 Km) (3 ordu 25').

    Bertatik, zementatutako mendibidetik jaitsiko gara, harik eta Arrugaetako errepidearekiko bidegurutzeraino helduarte. Jaitsi ondoren, San Martin auzora helduko gara (10) (12 Km) (3 ordu 45'). Bidegurutzean, ezkerretara utziko dugu izen bera duen baseliza. Eskuinetara jo eta Zubiaur eta Artea lotzen dituen errepidera irtengo gara. Bertan, berriro)oko dugu eskuinetara eta Jauregia auzotik igaroko gara. Izan ere, bertan dago Santa Katalina baseliza (11 ) (13,2 Km) (4 ordu). Errepidetik jarraituko dugu, harik eta Zubiaurreko plazara berriro iritsiarte (15 Km) (4 ordu 25').

Presa de Okeluri
Torrelanda

Hayedo