Ibarrako plazatik (1) irtengo gara Zubiaur-Artea errepiderantz. Bertan zubi zaharra eta errepidea gurutzatuko ditugu, aurrez aurre ditugun eskaileretatik igotzeko. Eskailera horien atzean, errepide bat dago. Bertatik igotzen bagara, San Bartolome Olartekoa Parroki Elizara iritsiko gara (2) (0,2 Km) (4').

   Elizaren eskuinaldetik, Egurrutu auzoan amaitzen den errepidea hartuko dugu (3) (1,7 Km) (25'). Auzo honetara iritsi baino lehen, bi bidegurutzetatik igaroko gara, baina ez ditugu hartuko eta gure ezkerretara utziko ditugu. Lehen bidegurutzea Albitzu auzora abiatzen da, eta bigarrena, San Sebasti baselizara doa lurrezko mendibide batetik.

    Egurrutu auzora sartzeko bidegurutzean, eskuineko bidegurutzetik abiatu gara asfaltoa amaitzen den lekuraino. Gero, baserriaren atzetik, lurrezko mendibide nagusia hartuko dugu.

   Mendi-bide nagusi honetatik jarraituko dugu, bidegurutze batera heldu arte (4) (3 Km) (45'). Bertan, aurrerantz joko dugu Garaigorta haitzetara igotzeko. Itzultzean, eskuineko mendi-bidea hartuko dugu Ibarrara iaisteko.

    Hurrengo bidegurutzean ezkerretara joko dugu eta bihurgune bateraino igoko gara. Bertan hesi bat dago. Hemen, mendi-bidetik irten eta hesiarekiko paralelo igoko gara, harik eta goierpinera iritsi arte. EskuinetaraJoko dugu eta bide aldapatsu batetik igoko gara, arteen azpitik eta harrizko horma gidari dugula. Harrizko horma hau beti egongo da gure ezkerretara. Horma hau amaitutakoan, ezkerretara joko dugu eta berehala iritsiko gara Garaigorta tontorrera (5) (4,2 Km) (Ordu 115').

   Bertatik, Zeberioko bailara osoa ikusteko aukera izango dugu, mendi hau bi bailaren arteko muga delako. Eskuinetara, Bikotxgane gainaldeko errepidea dago, eta honen gainean. Itxina eta Gorbeia mendiak. Jaisteko. etorritako bidetik itzuli beharko dugu, bidegurutzera iritsi arte (4) (5.5 Km) (Ordu 1 40').

   Bertan mendi-bidea hartuko dugu, baina oraingoan ezkerretara. Hesia zeharkatu ondoren, Zubiaur-Artea errepideraino jaitsiko gara (6) (7 Km) (2 ordu). Eskuinaldetik, abiapuntura iritsiko gara.

   Zubi zaharrera heldutakoan, berriro gurutzatuko dugu, Ibarra auzoan sartzeko. Ibarrako plazan amaituko dugu ibilbidea (8,5 Km) (2 ordu 25').

   (Kontuz kararri eta belar artean egiten den igoera honekin, batez ere bustita dagoenean).

 

 

Aranguren dorretxea

Ibarra

Aizkorrigan