Zubiaurreko plazatik (1) irtengo gara, zubia zeharkatu ondoren. San Joan Elizarantz abiatuko gara. Eliza hau ezkerretara utzi eta asfaltatutako mendi-bidea hartuko dugu. Bidegurutze batean, lehendabizi, saihesbidearen azpitik igaroko gara, eta ondoren, autopista azpitik. Mendi-bide horretatik jarraitu eta Donibane auzoko antzinako San Joan Elizara iritsiko gara, izan ere, lehen Duluman zuen izena (2) (0,7Km) (10').

    Mendi-bidetik jarraituta, Etxeluzea nekazalturismoaren albotik igaro ondoren, bidegurutzea dago ezkerretara. Bertatik igoko gara haritz artean dagoen zementatutako mendi-bide batetik. Errepidetik jarraituko bagenu, Udiaga auzora iritsiko ginateke. Zementatutako mendi-bide honetatik, Meatza (3) eta Sagarminaga (4) auzoak zeharkatuko ditugu. Gero, eskuinetara, behean utziko ditugu Odeitzaga auzora iristeko (5) (3 Km) (50').

    Handik aurrera, mendi-bidea ez da zementuzkoa, hartxintxarrezkoa baizik. Gorantzjarraituta, 500 m.ra dagoen iturri baten albotik igaroko gara. Gero, pagadi batean 1.100 m.ra dagoen beste iturri baten ondotik igaroko gara. Bertan ezkerretara jo eta eskuinetara utziko dugu Elorritxuganera doan mendi-bidea. Arrolaren tontorrera iritsiko gara. Bertan aterpetxea eta Sta. Marina baseliza daude. Sta. Marina jaia uztailaren 18an egiten da (6) (5,4 Km) (Ordu 1 35').

   Talaia handi honetatik Orozko udalerri osoa ikus dezakegu, baita Jesuri, Elorritxugane, Untzueta, Anboto, Itxina eta Gorbeia mendien tontorrak ere, besteak beste. Horrez gain, hainbat mendi eta udalerri ikusi ahal izango ditugu. Aterpetxearen eta baselizaren artetik igaro eta eskuinetarantz (HE) joko dugu hesia zeharkatu ondoren. Lehendabizi, ote zurien eta pinuen artetik jaitsiko gara. Gero, pagadi batean sartu eta 500 m.ra lurrezko mendi-bide batek zeharkatzen duen muino batera iritsiko gara. Guk aurrerantz joko dugu mendiskaren goi- ko aldetik, eta muinotik 800 m.ra, mendi-bide honetatik irtengo gara, eskuineko hesia gurutzatu eta belarrezko mendi-bide batetik jaisteko. Horrela, Zubiaur bailaratik urrunduko gara (7) (6,7 Km) (Ordu 1 55').

    Mendi-bide honetatik kilometro bat ibili ondoren, pagadiak dauden alde batera irtengo gara. Oso zehaztuta ez dagoen bide-zidor batetik jarraitu eta Katadio auzora irtengo gara, Santiago baselizaren albora hain zuzen ere (8) (8,2 Km) (2 ordu 15'). Santiago baselizan, XVI. mendearen erdialdeko "soingainekoa" dago aldarearen gainean, izan ere, gure herrian dugun bakarrenetakoa da. Baselizaren atzean iturria eta zementatutako mendi-bidea daude. Mendi-bide honetatik jaitsiko gara. Bihurguneetako batean, 9 zuhaitz mota desberdin ikuste ko aukera izango dugu.

    Gero zementuzkoa izango den mendi-bideak bidegurutze batetik igarotzera behartzen gaitu. Bidegurutze hau Lakanduri auzora abiatzen da, baina jaisten jarraituko dugu, autopistaren azpitik zeharkatu eta errepide nagusira iritsi arte. Bertan, ezkerraldetik, Zubiaur auzora helduko gara. Zubia zeharkatuko dugu eta udaletxearen aurrean dagoen plazara helduko gara (10,5 Km) (2 ordu 55').

 

Santiago de Katadio

Caserio de Katadio

Zubiaur